XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BASAJAUNA ETA TARTALO
Basajaunaren izate berarizkoa ahaztuta edo behintzat zirriborratuta agertzen zaigu.

Sarritan Basajaunak Tartaloren ezagungarriak ere hartzen ditu eta izugarri bihurtzen da.

TARTALO, pertsonaia bildurgarri bat da, agian jatorrizkoa baina orain Homeroren Odisea-ko Polifemoren antzera antolatua.

Euskaldun genio baten antzik ez diot nik hartzen behintzat.

Greziar liburutik, herririk herri eta menderik mende, bakunki, hona etorri dela egingo nuke.

TARTALO edo TORTO ere begibakarra, gizajalea eta lezegizona edo troglodita bat da.

Ulises-ek Polifemori bezala erraldoi honi ere atxilotuak begi bakarra itsutu eta ardi artean bere lezetik ihes egiten diote.

BASAJAUNA ETA BASANDEREA
Basajaunaren ondoan inoiz Basandere bat ere agertzen da, batez ere iparraldean.

Itxuraz, Basajauna ezen beti senar hain leiala ere izan.

Ipuin batek dionez behintzat, behin baten Basajaunak Baigorriko artzain neskatila bat maitatu zuen eta Basandereak, espatsu zegoelarik, neskatila hura zuhaitz enbor huts baten sartu, zuloak zarratu eta ibaira bota zuen.

San Esteban-go zubira enborra ailegatzean, negarrak entzun ziren.

Enborra ireki zutenian, artzain andereñoaren gorpua aurkitu zuten eta bere alboan, berak hantxe egindako haur txiki bizia.